Post del Blog “Sare Sozialak Munduan”

Leioa erritmo bizian

Leioa, erritmo handiko herria da eta bertoko merkatariek bizitza ematen diote egunero.

Hau izan daiteke azkenengo asteburuan (urriak 9 eta 10ean) Leioako Behargintzak antolatutako Leioako Blogger txapelketan egin genuen ibilbidearen ondorioz argi daukaguna.

Baina ez gara horretan bakarrik geratuko ez, Leioako herriak altxor ezkutu asko dituelako. Lehenbizikoa, Mendibile Jauregia, gure topaketaren abiapuntua, Bizkaiko txakolinaren etxea eta jatetxea ere dena. XVI. mendeko eta Durangaldeko itxura duen baserri honek herritarrentzako topagune bihurtu da azken urteetan, bai bere  lorategi ederrengatik, baita bertan egiten diren ekitaldiengatik ere.

Ostiralean bertan herri kirolei buruzko erakusketa polit bat ikusteko aukera izan genuen, eta horrekin batera, Txakolinaren interpretazio zentrua.

Bizkaiko Txakolina Mendibile Jauregia

Ostiral eta larunbat artean hainbat saltoki, denda eta taberna ezagutu genituen. Goraipatu behar da, horietako bakoitzak bere eremu eta beharrizanen arabera zelan ideia berritzaileak ekartzen ahalegintzen diren. Horren adibide dira bezeroengana heltzeko erabiltzen dituzten tresna ezberdinak edota produktu ezberdinak, hori guztia, jakina, zerbitzurik onena eskeini ahal izateko, bezeroak haien establezimendutik kontent, ase irten daitezen. Guztiak laburpentxo honetan sartzerik ez dago, beraz, niretzat aipagarrienak izan direnei buruz hitz egingo dizuet jarraian.

Gure ibilaldiaren lehen geldiunea Bolsos Flovar, eskumuturreko poltsak eta osagarrien denda izan zen. Urte asko daramatzan denda honek egoera ezberdinak bizi izan ditu eta gaur egun ere teknika berriak erabili behar ditu salmentak mantentzeko. Facebook eta Instagram sare sozialetan egiten duten lana ikustea merezi du.

Iparragirre etorbidean, leioa erdibanatzen duen errepidean, interesa pizten duten eskultura batzuk aurkitu daitezke, eta ildo honi jarraituz, Leioan eskulturen ibilbide bat egiteko aukera ere badago.

Bici-market, bizikleten denda eta tailerra bisitatu genuen. Gutxi barru, web orri berri bat  izango duena, zeinetan online erosi ahal izango dugun. Aukera bikaina bizikletak gustoko badituzue eta Leioan baldin bazaudete, derrigorrezko bisita!

Benetan arritu ninduena Diland Joyeros bitxidenda izan zen, ikusgarriak benetan bertako ugazabak, bere tailer txikian bezeroentzako eskuz egiten dituen bitxiak. Gainera, sare sozialetan murgilduak daude baina produktuen istorioei buruz gehiago kontatzeko ahalegina eginez are eta interesgarriagoa izango litzateke! Ziur nago!

Leioak martxan jarritako beste zerbitzu interesgarri bat, Leioa Bidean du izena, eta erosketak etxera eramateko aukera ematen du. Horren adibide, zerbitzu honetara atxikituta dagoen Linsay tindategia, 1960-ko hamarkadatik beraien zerbitzua eskaitzen dutenak.

Maitane Kafetegitik pasatu ginen eta hau bai aurkikuntza! Kafetegi txikia, baina puntu berezi batekin, azer nolako pintxo barra! Leioako Pintxo txapelketako irabazlea dastatzeko aukera izan genuen, (Foie eta sagar garratzezko milorriabasoko fruituekin) primerakoa! Nahiz eta, sare soziletan eta online presentziarik ez izan, taberna honek kalitateari helduz, giro itzel bat izatea lortu du sei hilabetetan. Oso gomendagarria!

Pintxo Txapelduna Maitane Taberna

Hemendik Sevel urdaitegi eta ogitegira pasatu ginen, kalitatezko produktuak saltzen dituen saltokia. Produktuen gehiengo hemengoak, baina ezin falta urdaiazpiko gorria eta burgoseko odoloste bikainak. Hau ere urte askotako denda da, baina beraien gertutasunagatik bezeroek beti errepikatzen dute!

Hurrengo geralekua hori-bai tindategi eta zentru integrala izan zen. Hau bai sorpresa! Youtubeko kanal bat dute! Bertatik eta web orrialdetik hainbat eta hainbat bezero irabazi dituzte eta gainera SEOan (online munduan posizionamenduak hobetzeko teknika ezberdinen erabilpena) ere erdi aditu egin dira derrigorrez, beraien posizionamendua mantentzeko. Lan bikaina Ramon Martinezek egindakoa.

Lamiakoko auzoan eraberritze lanak burutzen ari diren arren, kaleek duten bizitza aipagarria da. Eta bertan proiektu berri bik nire arreta deitu dute;

Lamiako auzoa

Lehenik venandcom, bigarren eskuko edozer gauza saltzeko biltegia. Proiektu berritzaile eta ekintzaile bati buruz hitz egiten ari gara eta kontzeptua oso erakargarria izan daiteke. Batez ere online marketing-eko teknikak erabiliko dituztelako produktuak sal daitezen. Beraien web orrian aurkituko duzue informazio zehatzagoa.

Eta azkenik Txoko Txoko, umeentzat bideratuta dagoen txoko bat, orduzka alokatu daitekeena eta eskuz egindako tailerrak ere eskeintzen dituena, alboko gelatxo batean. Proiektu berritzailea hau ere, eta benetan ikusgarria nola beraien funtzionamendua.

Txoko Txoko Tailerra Lamiakon

Larunbatean gure esperientzia Mendibile jauregian hasi zen berriz, banhüs poltsa trukagarrien aurkezpen batekin. Leioan jaiotako beste proiektu bat eta mundu osora heldu daitekeena. Ikusgarria poltsa hauek duten kalitatea eta berrikuntza. Hemen ere sare sozialak proiektu honen lagun izan daitezkeelakoan nago, oraindik gutxi landu baitituzte.

Leioako erdialdetik tokatzen zitzaigun larunbateko ibilbidea, eta merezi duen bezala hasteko Sokaire Tabernatik igaro ginen. Gosaldu barik bazaude, ezin geratu beraien pintxo gozoak probatu barik.

Sokaire Taberna

Ondoren pequeños tesoros dendatik ere pasatzeko aukera izan genuen, eta sekulako aurkikuntza izan zen. Umeentzat opari berezi bat aurkitu nahian bazabiltza, ez geratu hemendik pasa barik! Jasotako arreta oso berezia izango baita eta gainera aholkulari zerbitzuak ere eskaintzen dituzte.

pequeños tesoros denda

Leioan ogia eta pastelei buruz galdetzen badugu, Okinder izango litzateke seguruenik Leioarrek esango luketen lehenengo hitza, eta beraien pastelak ikusita, denda barruan sartzeko irrika eragiten du egia esan!

Herri honetako beste ikur batetik pasatu ginen, Loycar arropa denda; 40 urtez Leioako armairuak arropaz betetzen eta gaur egun betiko arreta berbera ematen jarraitzen duena. Gainera sareetan ere murgildu berriak dira eta lagungarri direla aitortu ziguten.

Arropatik zapatetara joan ginen ondoren, eta kasu honetan umeen zapata denda batera, Oinazpira ain zuzen. Umeentzako zapata eta zapatila politak aurkitu genituen bertan eta gainera sare sozialetan lan bikaina egiten dute Facebooken, denboraldi bakoitzeko produktuak elkarbanatuz.

Oinazpi

Umeak handi egitean Fieldburu arropa dendatik igaro daitezke eta bertan dauden arropa txukunak jantzi. Arropa denda honek Facebook eta Whatsapp bidez salmenta asko egiten dituztela komentatu zigun bere jabeak. Era berean web horri batekin betetzen du bere eskaintza.

Jean Paul Spatium arropa dendak ere bere xarma mantentzen du, gaur egungo merkatu globalari eta zailtasunei aurre eginez. Kalitate goreneko arropak eta zapatak eros daitezke bertan eta bezeroak ere esperientzia berezia biziko dute denda honetan. Facebook sare soziala ere asko erabiltzen dute bezeroekin harremana mantententzeko eta bigarren solairuan outlet eder bat daukate, beste denboraldietako arropekin.

Jean Paul Statium arropa denda

Eta azkenengo aipamena Arkupe tabernari egin nahiko nioke. Ez bakarrik tabernan komiki margoak dituztelako, baizik eta auzoari bizitza emateko erantzunkizuna hartu dutelako azkenaldian, bere tabernako salmentak alde batera utzita. Ekitaldi bereziak eta kromo trukaketak egiten dituztelako, besteak beste.

Asteburuari amaiera emateko Mendibile Jauregira bueltatzeko unea heldu zitzaigun eta bertan TxakolibeerFest jaiaz gozatzeko aukera izan genuen.

Txakoli beer Fest Jaia

Baina ekitaldi berezi hauek ez dira hemen gelditzen,horren adibide  dira antolatzen dituzten”hamairuen afariak”. Afari hauetan pertsona ezezagun batek afaria prestatuko du 20-25 lagunentzako eta afari bakoitzak bere xarma berezia izango du.

Deskantsatzeko eta arnasa hartzeko unea ere izan dugu ibilbidean eta horretarako Leioako Pinosolo eta Artaza Jauregiaren parkeak, benetan aproposak dira. Niretzat, Pinosolo aurkikuntza bat izan da, Leioako erdialdean ibilbide polit eta lasai bat iruditu baitzait.

Pinosolo parkea

Horregatik esan dezaket Leioako herriak erabat arnasberritu nauela eta begiak zabaltzeko aukera eman didala, herri honek dituen baliabideak ikusita.

Leioako merkatarien lana azpimarratu nahiko nuke, gaur egungo egoeran, gehienek positiboki hartzen baitute beraien eguneroko lana eta aurrera begira dihardute, komunitateari eskaintzen dioten aparteko lana eginaz.

Post hau amaitu nahi nuke #leioaBizi traola erabiliz, herri honek duen bizitza sentitzeko bertatik igaro behar garelako.

***

http://saresozialakmunduan.com/2015/10/13/leioa-erritmo-bizian/

Anuncios

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión /  Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión /  Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión /  Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión /  Cambiar )

Conectando a %s